Poesia Kaia

ficha-img
Gezala Auditorium
Este evento ha caducado.

AZAROAK 14 Solasaldi poetikoa. Partaideak

TERE IRASTORTZA GARMENDIA

Tere Irastortza Zaldibia, Gipuzkoa 1961, euskal idazlea da. Bere poema liburu batzuk Kritika Saria jaso zuten. Poemak, hainbat antologiatan bildurik, italierara, gaztelerara, frantsesera, ingelerara, katalanerara eta gailegora itzuliak izan dira.

Tere Irastortza - Wikipedia, entziklopedia askea.

JOSEBA SARRIONANDIA URIBELARREA

Joseba Sarrionandia Uribelarrea Iurreta, Bizkaia1958, euskal idazlea da. Olerki eta narrazio laburren hainbat liburu idatzi ditu, baita eleberri batzuk ere. Itzulpengintza, saiakera landu du ere.

Sarrionandia Uribelarrea, Joseba - Auñamendi Eusko Entziklopedia (eusko-ikaskuntza.eus)

Joseba Sarrionandia - Wikipedia, entziklopedia askea.

AZAROAK 16 Poesia errezitaldia.

BEÑAT ARRUTI IRIGOIEN

Beñat Arruti Irigoien Zarautz, 1999.

Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) burutu zituen Psikologia ikasketak, Bartzelonara Ikerketa eta Esku-hartze Psikosozialeko Masterra egitera joan aurretik.

2024ko Donostia Kultura VII. Poesia Lehiaketa irabazi du Arkeologia haragitan, poemarioarekin

Beñat Arrutik irabazi du Donostia Kultura VII. poesia lehiaketa (argia.eus)

GARAZI UGALDE PIKABEA

Garazi Ugalde Pikabea, Lezo, 1988

Euskal Herriko Unibertsitatean Itzulpengintza eta Interpretazioan lizentziaduna da 2011z geroztik. Gainera Hizkuntzalaritzan eta Euskal Filologian masterduna da. Hainbat lan argitaratu ditu, hala itzulpenak nola berak idatzitako lanak.

Garazi Ugalde - Wikipedia, entziklopedia askea.

JUAN CARLOS MESTRE

Juan Carlos Mestre Villafranca do Bierzo León 1957, poeta, grabatzaile eta saiakeragile. 2018an Gaztela eta Leon Letren Saria eman zioten bere bizi osoko lanaren omenez. Beste sari garrantzitsu batzuk ere baditu, hala nola 2009ko Poesia Sari Nazionala (2009), La casa roja liburuagatik.

Juan Carlos Mestre - Wikipedia, entziklopedia askea..

Errezitaldiaren amaieran, musika kontzertu laburra: ITSASNE FERNANDEZ, klarinetea; JON MAKUSO, biolina eta  TOMÁS RUTI, fagota.