Zehar

ficha-img
Gezala Auditorium
Ekitaldi hori iraungi egin da

Tximeleta askoren bizitzak bi aste besterik ez du irauten. Baina tximeleta bezela jaio aurretik hamar egun bizi zen krisalida moduan, eta aurretik beste bi aste harra izan zen, eta aurretik lau egun arrautza... Non hasi eta non bukatzen da honen bizitza? Nor ausartzen da ziklo segida horretan muga bat jartzen?

Inguratzen gaituen guztiak, gu barne, etengabeko mugimendu zikliko batetan parte hartzen du. Jaiotze eta hiltze errepika baten baitan. Eta gure begietara zerbait hiltzen denean, beste ziklo baten parte izatera pasatzen da. Beste mugimendu berri batetan bilakatzen da. Azken finean bizirik darrai nolabait.

Guk asmatutako denbora finitoa motz gelditzen da amaigabeko jario infinito hori neurtzerako orduan.

Hemen, pertsona baten transformazioen testigu izango gara. Itxura, emozio, bizipen eta ikasgai ezberdinetan zehar ordubeteko bidaia bat. Edo hobekiago esanda, bizitza labur bat. Nahiz eta hemen ere zaila suertatu, eszena horiek noiz jaio ziren eta noiz hilko diren esatea.