Caballo Dostoyevski

ficha-img
Gezala Auditorium
Ekitaldi hori iraungi egin da

"Edozein auzotan edo herritan izan zuten “zaldiarekin” topo egiteko zorte txarra"

Richard Sahagunek leku garrantzitsua hartu du Bilboko eszena alternatiboan proposamen guztiz ausartekin, eta ikusleak bereganatzen joan da, egile honen antzerkia ulertzeko moduarekiko guztiz leial direnak. Antzerkigilea, zuzendaria eta aktorea, eszenarekiko duen ikuspegia, konpromiso sozial eta politikorako espazio gisa, bereizezina da eszenaratzeko duen ikusmoldetik.

Poetikoa eta gogorra, irmoa.80ko hamarkadako kontakizun sozioekonomiko gogorrean oinarritzen da kontaketa, heroinaren izurri latz hark jotako Euskal Herriko edozein auzo edo herritako familia batean oinarritzen da, berriz, muntaia. Caballo / Dostoyevski lanak aukera ematen die esparru horretan egunerokotik sartzeko, izenburuko “zaldi” horrekin topo egiteko zorte txarra izan zuten pertsonen kontakizunaren bidez.

• ANTZEZLEAK: Richard Sahagún, Nuria Valiente, Gabriela Tena.
• KORUAK:Eskuz Esku Abesbatza, Lilura Abesbatza.
• BAKARLARIA: Laura Villacorta.
• TESTUA ETA ZUZENDARITZA: Richard Sahagún.
• IRAUPENA: 70 min.
• ADIN GUZTIENTZAT.