Enarak

ficha-img
Gezala Auditorium
Ekitaldi hori iraungi egin da

Enarak Aranzadik sustatutako herritar-zientzia proiektu bat da eta Lezoko Udalari esker hasiko da aurten modu berriztatzailean. Proiektu honek herritarrak hiriko hegaztien aniztasunari buruz sentsibilizatu nahi ditu, hirigunean behatzen diren eta intsektiboroak diren enara arrunta, enara azpizuria eta sorbeltz arruntaren habien jarraipena eginez. Proiektu honen bidez, hegazti hauen habien suntsipena geldiarazi eta haien kontserbazioa eta zainketa sustatu nahi da.

Proiektu honetan parte hartu nahi baduzu eta hegazti hauei buruz gehiago ezagutu, maiatzaren 6an (osteguna), 19:00etan, Gezalako Auditorioan, Aranzadiko Ornitologia Saileko adituek hegazti hauek nola bereizi, beraien ezaugarriak, eta herritarren zientzia proiektu honetan nola parte hartu azalduko dute.

Lezoko Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak babestutako proiektua da hau.