Niña Coyote y Chico Tornado "Aitzstar"

ficha-img
Herri Eskolako Patioa
Ekitaldi hori iraungi egin da

Koldo Soret-ek (Surfin Kaos) eta Ursula Strong-ek (Zuloak, Las Culebras) osatzen dute Niña Coyote eta Chico Tornado. 2012ko otsailean hasi ziren proiektu berri honekin, Donostian. Gitarrarekin, ahotsarekin eta bateríarekin eraikitzen dituzte beren kantak. Erritmo gogor eta pisutsuak eta riff sakon eta potenteak jorratzen dituzte, soinu desertikoak...

Lan berri hau Casamurada estudioan grabatu dute, Jordi Mora soinu teknikariarekin. Jordi Morak berak egin ditu nahasketak, eta Victor Garcia (Ultramarinos Mastering) arduratu da masterizazioaz. Xavi Forné-k (Error! Design) egin du azala.