Ilargi Arrizabalaga "Killasisa"

ficha-img
Herri Eskolako Patioa
Ekitaldi hori iraungi egin da

2000. urtean jaio nintzen, denok bezala, bihotz taupaden bitartez musika barnean nuelarik. Barnean ez ezik, musika hau kanpoan ere entzun nahi nuen, eta musikaren hizkuntza ikastea erabaki nuen 7 urte nituelarik, baita euskal dantza eta antzerkia ere, arte eszenikoetan nire barneko mundua kanporatu nezakeelako.

Pasioarekin hazi nintzen. Abestien bertsioen bitartez, nire zati bat munduari erakutsi niezaiokeela ikusi nuen, eta 2019. urtean, bizi dugun garai elektronikoa kontuan hartuta, bertsio hauek sare sozialetan igotzeari ekin nion. Gauza batek bestera eraman ninduen, eta bakarkako kontzertuak eskaintzen ere hasi nintzen. Bidea jarraituz, udaberrian irtengo den zortzi abestiko disko bat grabatu nuen, indie, pop eta pop rock estiloen artean dantzatuz, eta aldi berean, etiketetatik ihes egin nahian.