Kottauak

ficha-img
Gezala Auditorium
Ekitaldi hori iraungi egin da

Non daude sedukzio berrirako marra gorriak?

Zaharkitutako kode berriak nola ordezkatu, “koittadu parea” bihurtu gabe?

Dena emanda larrua nola jo, harreman orekatu eta libre batean?          Jakingo al dugu generoaren ikuspegi berritik aurre egiten?

Eszenatoki gainean, emakume eta gizon bat, 9 urteko bikote harremanean, eta 14 hilabeteko sexu-lehortean. “Gabezia” horri konponbidea bilatzeko, ikuslearekin hartu-emanean jardungo dute.

Komedia, barra-barra, eta baita une mingarriak ere, “galdutako sexuaren bila” azalduko zaigun bikotearentzat (eta ikusleentzat) ariketa barregarria.

Bi aktore, zein baino zein ezagunagoak gure antzerki geografian; Ane Gabarain eta Mikel Laskurain, ibilbide luzeko bikotea, elkarrekin komedia antzesten eskarmentu handikoak. Ikuslegoa hunkitzeko eta pentsatzen jartzeko duten gaitasun berezia erakusten dute biek. Azken finean, edozein adin eta sexurako jolas eszeniko dibertigarri eta polemikoa.