Armada frankistaren altxamendutik, eraso militarrek biztanleria zibilaren masa handi bat erbesteratzera behartu zuten. Ebakuazio horiek bultzatu ziren, batez ere, “adin txikikoak gerratik urrundu eta hiri irekietako aire-bonbardaketa bereizigabeetatik babestu nahi baitziren”. Haur hauen lekukotzak jasotzen dira dokumentalean.