Maitasunaren itxiera

ficha-img
Gezala Auditorium
Ekitaldi hori iraungi egin da

Maitasunaren itxiera antzezlanean, Miren Gaztañagak eta Eneko Sagardoyk pasioz eta gordintasunez eszenaratzen dute bikote baten haustura ikaragarria.

Maitasunaren itxiera lanean bikote baten elkarrizketa latza ikusiko dugu. Protagonisten bakarrizketa-trukeak hiltzen ari den maitasunaren bortizkeria adierazten du. Beldurra eta askapena nahastuko dira bikotearen elkarrizketa lazgarrian, gizon baten eta emakume baten arteko borroka suntsitzaile eta gupidagabean.