Ez dok ero
“Mikelote eta Pantxo” bikote artistikoa desegin da. Haien formula komikoa gastatua zegoen eta belaunaldi berriek haien tokia okupatu dute. Pantxok ondo hartu du behartutako erretiroa baina Mikelotek ez du bukaera onartu nahi. Egun batean Mikelote Pantxoren bila joango da Euskalerrian barna joateko, herriz herri antzeztera, “Euskal Antzerkiak Behar Gaitu” uste inozoarekin. Ibilbide fantastiko bat egingo dute Mikeloteren imaginazioak sorturiko pertsonaia harrigarriekin hamaika abentura ero biziz.