POESIA KAIA. Itxaro Borda eta Olivier Cavalié Kako

ficha-img
Gezala Auditorium
Ekitaldi hori iraungi egin da

Hemeretzi zatitako poema da Orbelen Intziriak izenekoa. 2020 agertu zen Balea Zuriak plazaraturiko Itxaro Bordaren Abaro bilduman. Bizitza puskak dira, bertan hatsa eta odola isurian nabaritzen dela.

Sorkuntza hau Olivier Cavalié Kako musikariarekin emango du Itxaro Bordak, datorren azaroaren 27an. Ez da lehen aldia bi artista hauek elkartzen direla, 2008an Ogella Line eta 2013an Guhaur arrotzak/A nous même étrangers ikusgarriekin ibili zirelako Akitanian eta Euskal Herrian zehar. Esperientzia horien lekuko bi disko geratzen dira.