Leiho zikin, zeru garbi

ficha-img
Gezala Auditorium
Ekitaldi hori iraungi egin da

OHAR GARRANTZITSUA:

  • Indarrean dagoen azken Dekretuaren arabera, ezinbestekoa da Covid ziurtagiria erakustea EAEko ostalaritza, ospitale, kiroldegi eta eremu itxietan antolatzen diren kultura ekitaldietan sartzeko.

Espazio fisiko eta testuinguru konkretuek gorputzean eta genero jarreran duten eragina aztertzen da ‘Leiho zikin, zeru garbi’ lanean. Mugimenduaren eta ahotsaren lanketatik emakumearen espazioa erreklamatzea zertan datzan hausnartzeko saiakera bat da. Ikuskizunaren ostean Laida Zapre argazkilari, disenaitzaile eta kazetariaren “404.lauzarolau” proiektua aurkeztuko da.

Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesgak elkarlanean sortutako lehen lana da ‘Leiho zikin, zeru garbi’. London Contemporary Dance School eskolan burutu zituzten biek goi mailako dantza ikasketak, eta Erresuma Batuan hasi zuten ibilbide profesionala dantzari eta sortzaile gisa. Gai honen eta prozesuaren garapenean zuten interesa partekaturik, pieza hau kolaborazioan sortzeari ekin zioten.