La Basu - Gerra

ficha-img
Gezala Auditorium
2022/03/24

OHAR GARRANTZITSUA:

  • Indarrean dagoen azken Dekretuaren arabera, ezinbestekoa da Covid ziurtagiria erakustea EAEko ostalaritza, ospitale, kiroldegi eta eremu itxietan antolatzen diren kultura ekitaldietan sartzeko.

Elena Caballero, La Basu izenez ezagunagoa, erreferentea da Euskal Herriko emakumezko rap abeslarien artean. 20 urtetik gorako ibilbidea dauka, eta, orain, Gerra izeneko lan berriarekin dator. Bertan, erritmo gogorrak eta borrokaz beteriko hitzak (euskaraz eta gaztelaniaz) bildu ditu.

Gerra diskoa Unai Mimenzak grabatu eta masterizatu du Soinuart estudioan, eta ekoizpena Zumarro Prod, Thesamebeats eta DJ Ibaik egin dute.