Niara-ren bidaia

ficha-img
Gezala Auditorium
Ekitaldi hori iraungi egin da

Niararen bidaia Patata Tropikala Antzerki Laborategiaren sormen lana da. Patata Tropikalak sinesten du Antzerkia komunikazio tresna dela, eta, oraingoan, hausnarketa egiten du gizakiak Naturarekin harremantzeko duen moduaz, bai eta Ingurune Naturalarekiko jasangarritasuna nahiz oreka eskuratzearen urgentziaz ere.

Sinopsia

Amazonas oihanean bizi den bederatzi urteko neskato indigena da Niara.

Oso modu berezia dauka Naturarekin harremantzeko: Airearekin, Urarekin, Begetazioarekin eta Animaliekin komunikatzeko gai da. Gertakari tragiko batek hautsiko du haren harmonia: Orban beltz handi bat Itsasoaz jabetzen hasi da, aurkitzen duen guztiaren bizitzarekin amaituz. Horregatik, Iemanja itsasoko zaindaria, arriskuan dago.

Zein izango da Niarak deskubrituko duen errealitatea Itsasorantz egingo duen bidaian?

Fitxa

  • Gidoia: Patata Tropikala Antzerki Laborategia
  • Zuzendaria: Iker Etxarri
  • Antzezleak: Judith Poves, Fermin Sanles, Maite Perea
  • Atrezzoak: Iker Etxarri
  • Dekoratuak: Patata Tropikala Antzerki Laborategia
  • Jantziak: Ane San Jose
  • Musika: Sergio Zurutuza (Pepi)
  • Argien diseinua: Jaime Mayo (Junky)
  • Iraupena: 60 minutu