Aran Saiz Trio

ficha-img
Gezala Auditorium
Ekitaldi hori iraungi egin da

Arantzazu Saiz (Oñati, 1975) hezkuntza klasiko sendoko pianojolea dugu. Teknikoki iaioa eta dotorezia oso fin baten jabe. Baina Arantzazuk (edo hobe esan Aran Saiz, artistikoki izendatzea nahiago duen moduan) musikarenganako duen maitasunak akademizismoaren muga eta egiturak gainditzen ditu eta emozioen azaltzea ahalbideratzen duen hizkuntza zabal eta anitz moduan ikusi arazten du berak. Aranek pieza klasikoak begirune osoz interpretatzea bezainbeste du gustuko Jazz inprobisazioen jokura ematea, funk sutsuaren erritmora dantzatzea edota Pop abesti baten melodia hunkigarriaz gozatzea. Eta hala erakutsi nahi izan digu, “Bidean” izeneko bere lehen diskoan Hasier Oleaga (bateria) eta Joseba Loinaz-en (baxua) laguntzarekin.