Hiru

ficha-img
Gezala Auditorium
Ekitaldi hori iraungi egin da

OHAR GARRANTZITSUA:

  • Indarrean dagoen azken Dekretuaren arabera, ezinbestekoa da Covid ziurtagiria erakustea EAEko ostalaritza, ospitale, kiroldegi eta eremu itxietan antolatzen diren kultura ekitaldietan sartzeko.

Gertaerek izaera ziklikoa izan ohi dute. Hasiera, korapiloa, amaiera. Edo hasiera berri bat... Gertaera orok bere ondorioa baitu. HIRU (3) eraldatzeari buruz ari zaigu, begietara begiratzeari buruz, eta aukera berriei buruz. Joan-etorrien etengabeko errepikapenen eta transizio-zirrikituetako itxoitearen indarraren islada. Bidean aurkitzen dira galderak, aukerak, gorpuzkerak eta gertaerak. Zimendu zehatzetatik abiatuta, moldagarria eta eraldagarria den proposamen esperimentala, unean-unekoa. Etengabeko eraikitzean dauden bizikidetza espazioak.