Lubaki lainotsua

ficha-img
Gezala Auditorium
Ekitaldi hori iraungi egin da

OHAR GARRANTZITSUA:

  • Indarrean dagoen azken Dekretuaren arabera, ezinbestekoa da Covid ziurtagiria erakustea EAEko ostalaritza, ospitale, kiroldegi eta eremu itxietan antolatzen diren kultura ekitaldietan sartzeko.

Izenik gabeko gerrako lubaki batean soldadu beterano bat dago, bakarra, beste garai bateko borrokalaria; militantzia eta diziplina zorrotza ditu. Aspaldian ez dago borrokarik, ez dago etsairik... dena bare dago. Jeneralek “bakea” sinatu zuten, tropak etxera bidali zituzten, baina ez zuten erreleborik bidali, eta noski, erreleborik gabe ezin da postua utzi.