Uniko

ficha-img
Gezala Auditorium
2021/01/24

Paul seme bakarra da, bere etxeko erregea alegia. Irati arrebaren jaiotzaren ondorioz, maitatua izateari uzteko beldur handia izango du, eta horrek familiaren egonkortasuna mehatxatuko du.

Paul, gurasoak, arreba Irati, amona, Paulen irakaslea, eta Richi (Paulen hartz-peluxea, bere kontzientziaren alter ego) igaroko dira antzeztokitik, familiako ikuskizuna eratuz. Haurrek zein helduek, guztiek hainbat egoera eta pertsonaiatan ikusi ahal izango dute bere burua.