Hansel & Gretel

ficha-img
Gezala Auditorium
2021/02/05

Juan Mari sukaldaria da eta bi seme alaba ditu: Hansel eta Gretel. Bere jatetxea oso arrakastatsua da mundu osoko errezeta liburuak desagertzen diren arte. Momentu hortatik aurrera inork ez du sukaldatzen asmatuko eta guztiak Amonioburgeterietara joango dira janari bila. Jendeak Amonioburgerrak jaten dituen einean umeak desagertzen joango dira. Bankua, Juan Mariren jatetxea enbargatzeko zorian dago. Hansel eta Gretelek bankuko nagusiarekin hitz egin nahi dute  hori saiesteko baina bankura iristeko “baso sorgindua” zeharkatu beharko dute. Bertan karameluzko sagarrak ematen dituen zuhaitz bat topatuko dute. Bat jan ondoren zuhaitzak irentsi egingo ditu. Anai arrebak abentura ikaragarri batean murgilduko dira… Deskubrituko al dute nork lapurtu dituen errezeta liburuak? Eta jakingo al dute non dauden desagertutako haur guztiak? Erantzuna antzokian…

Izenburua: Hansel eta Gretel.

Egileak: Hermanos Grimm.

Bertsioa: Anartz Zuazua.

Aktoreak: Kepa Errasti, Libe Aranburu y Asier Oruesagasti.

Jantziak: Ikerne Gimenez.

Eszenografia: Toño Nart.

Argi Diseinua: Pedro Yagüe.

Zuzendaria: Anartz Zuazua.