Gezala Auditoriumeko lagun txartela

Abantailak:

  • 3 euroko deskontua Gezala Auditoriumeko 2024ko kultur agenda ordaintzeko ekitaldi guztietan, haurrentzako ekitaldietan izan ezik.
  • Urteko programazioaren barruan, doako kontzertu BI. Aldez aurretik aukeratu behar dira.
  • Urteko programazioaren barruan, doako dantza-emanaldi BI. aldez aurretik aukeratu behar dira.
  • Haurrentzako programazioko ekitaldi baterako doako BI sarrera. Aldez aurretik aukeratu behar dira.
  • Ekitaldi bakoitzeko 4 sarrera doan zozketatuko dira.

Txartela erosi ahal izango da:

Online ohiko plataforman. 

Kultura Saileko bulegoan ere erosi ahal izango dira. 

Txartela erosteak ez du programazioko ekitaldi guztietarako sarbidea ziurtatzen. Hau da, txartela duenak nahi dituen ekitaldietarako sarrerak erosi beharko ditu beti, eskuragarri dauden heinean.

Txartela eskuratzearen onura jasotzen duten ekitaldietarako sarrerak dagokion ekitaldiaren eguna baino lehen erosi beharko dira. 

Oharrak:

Online erosteko, erosketan erantsitako PDFan emango den deskontu-kodea sartu beharko da.

Irizpide bera erabiliko da doako dantza eta musika ekitaldietarako sarrerak eskuratzeko.

Txartelak erabilera bakarra emango du ekitaldi bakoitzeko.