Luz quebrada

ficha-img
Gezala Auditorium
2022/03/13

 

OHAR GARRANTZITSUA:

  • Indarrean dagoen azken Dekretuaren arabera, ezinbestekoa da Covid ziurtagiria erakustea EAEko ostalaritza, ospitale, kiroldegi eta eremu itxietan antolatzen diren kultura ekitaldietan sartzeko.

1936ko uztailaren 18ko estatu-kolpeak biztanleriaren zati handi baten askatasun- eta aurrerapen-nahia hautsi zuen. II. Errepublikarekin lortutako eskubide guztiak galtzea ekarri zuen emakumeentzat, eta, beste behin ere, mendetasun eta isiltasunezko bizitzara baztertu zituen. Luz quebradak emakume horietako batzuen oroimenak berreskuratu nahi ditu. Emakume indartsuak, emakume ausartak, emakume beldurtiak, emakume matxinoak, haserretuak, oinazeak hautsitako emakumeak, eguraldi ilun eta arriskutsu baten erdian altxatu zirenak. Margalida Capellak bere liburuan, Dones Republicanes-en, bildu zituen bizi-laburpen horiekin, Carme Planellsek eta Aina Salom-ek eszenarako egokitu dituztenak eta belaunaldi desberdinetako hiru aktorek kontatzen dizkigutenak, gure historiako zatirik distiratsuenetako bat berreskuratu dugu, orain garena eratu duten testigantza ikusezinen zati bat.