"Ama nora goaz?" Dokumentala

ficha-img
Gezala Auditorium
2022/03/19

OHAR GARRANTZITSUA:

  • Indarrean dagoen azken Dekretuaren arabera, ezinbestekoa da Covid ziurtagiria erakustea EAEko ostalaritza, ospitale, kiroldegi eta eremu itxietan antolatzen diren kultura ekitaldietan sartzeko.

Gerra Zibilean bada istorio bat 80 urtetan ezkutuan mantendu dena, isilpean.

Istorio honetako protagonistak ez dira Frankoren kontra borroka egin zuten ohiko gudariak. Emakume anonimoak dira, eta agian horixe da haien istorioa ezezaguna izatearen arrazoia. Izan ere, nork ezagutzen du Gerra Zibilean Gipuzkoatik kanporatu zituzten emakumeen istorioa?

1937ko neguan Gipuzkoako 14 herrietako 1.000 emakume kanporatu zituzten. Errepublikaren alde frentean borrokan ari ziren gizonen emazteak ziren, abertzaleak eta errepublikazaleak. Haien etxetatik bota zituzten, eta seme-alabak besoetan norabide jakinik gabeko bidaia hasi zuten.

Antolatzailea: Etxetxo Lezoko Memoria Historikoaren Elkartea eta Lezoko Udala.