Sexberdinak

ficha-img
Gezala Auditorium
2022/10/23

Anaren bihotza logela huts bat omen da. Nicok berea tatuatu egin nahi du. Igogailu batean daude harrapatuta eta ezezagun izatetik lagun izatera pasako dira. Beno, duela hiru urte gertatu zen hau, baina iraganera bidaiatuz, orainaldian biziko dugu kontatzera datozena; maitasuna, sexua, bakardadea eta jendearen aurreiritziak aztergai. Garun-paralisia duen kazetariak eta kontraesanetan erdi ittota dabilen goxoki saltzaileak, beren bizipen afektibo sexualak azalduko dituzte inolako konplexurik gabe, gutako bakoitzak, norbere paralisiarekin, beldur, amets eta ilusio ezberdinak ditugula erakusteko. Bi lagunen istorioa, umorez eta minez tindatuta.

Fitxa

  • Zuzendaria: Mireia Gabilondo
  • Egileak: Kepa Errasti, Telmo Irureta
  • Aktoreak: Aitziber Garmendia, Telmo Irureta
  • Espazio eszenikoa: Fernando Bernués
  • Argiztapenaren diseinua: Xabier Lozano
  • Jantziak: Ana Turrillas
  • Argazkia eta diseinu grafikoa: Mikel Martínez - Dock Studio
  • Koordinazio teknikoa: Acrónica Producciones
  • Ekoizpen exekutiboa: Ane Antoñanzas
  • Administrazioa: Maite Gorrotxategi
  • Ekoizleak: Paola Eguibar, Nagore Plazaola
  • Banaketa: Portal 71
  • Ekoizpena: Tanttaka Teatroa