Tipularen sehaska kanta

ficha-img
Gezala Auditorium
2022/12/17

Diagnostiko bat egiteko edo tratamendu bat izateko medikuarenera joatea gauza arrunta da kanpoko munduan. Baina preso den ororentzat bide oso zaila edo ezinezkoa da. Lander Garro, zuzendaria, kartzelan gaixo egotearen esperientzia bizi izan dutenengana joango da, zer ondorio duen hobeki ulertzeko. Diskurtso politikotik harago doan hizkuntza erabiltzen du, osasunerako eskubiderik ez duten presoen indefentsioa emozioen ikuspegitik esploratuz, artefakto zinematografikoaren baten bidez.

Film politikoa baino gehiago film artistikoa da Tipularen sehaska kanta, lehen pertsonan eta hesteetatik kontatua. 1942an kartzelan hil zen Miguel Hernandez poeta espainiarraren "Nana de la cebolla" olerkitik abiatuta, analogia historikoa egiten du filmak: 1936ko gerran preso hiltzeak zentzurik ez bazuen, zentzurik ba ote du gaur

 

Fitxa

  • Zuzendaritza eta errealizazioa: Lander Garro
  • Ekoizpena: Gastibeltza, Sare
  • Ekoizpen zuzendaria: Katti Pochelu
  • Ekoizpen exekutiboa: Inaxio Oiarzabal Mendizabal, Garazi Mugertza Errazu
  • Argazki zuzendaria: Lander Garro
  • Zuzendari laguntzailea: Kepa Etxebarria
  • Kamera laguntzaileak: Kepa Etxebarria, Zigor Garro Perez
  • Musika: Olmo Cascalla Durán
  • Soinu posprodukzioa: Haimar Olaskoaga
  • Muntaketa: Lander Garro
  • Kartela: Arrate Rodriguez
  • Kolorea: Itziar Leemans
  • Grafismoa: Carlos Noungmandum
  • Off ahotsa: Joan Laespada
  • Hizkuntza: euskara, gaztelaniazko azpitituluekin
  • Iraupena: 83 minutu