Pin Pang

ficha-img
Gezala Auditorium
Ekitaldi hori iraungi egin da

Pin Pang umorezko zirku ikuskizuna da, gure bizitza mailaren bideragarritasun ezari buruzkoa eta kolapsorako bidean goazela dioena. Gutxiagorekin bizitzera gonbidatzen gaituena.

18 hilabete baino gehiagoko sorkuntza, ikerketa eta entrenamenduko ikuskizuna, ping-pongeko piloten manipulazio teknika landua erabiliz, malabarismo eta magiako teknikak aurkezten dira.

Aretoan egiteko ekoiztua, testurik gabeko ikuskizuna da. 7 urtetik gorako edonori zuzenduta dago, eta 50 minutuko iraupena dauka.

SINOPSIA

Mundu biribil, zuri, garbi eta desiratu bat... ping-pong pilota bat bezain leuna.

Nork ez du nahi azken finean pilota zuriak eduki!! Jateko, berotzeko, bizitzeko.

Gero eta pilota gehiago ekoiztu, garatu eta arpilatu, zeren, hemen, guztia borobila denez, ezerk ez dauka amaierarik.

FITXA

  • Ikuskizunaren izenburua: Pin Pang
  • Konpainia: Xabi Larrea
  • Zuzendari artistikoa: Txefo Rodríguez
  • Ikusizkoen eta magiaren zuzendaritza: Imanol Ituiño
  • Ideia, ekoizpena eta aktorea: Xabi Larrea
  • Sorkuntza lana: Imanol Ituiño, Txefo Rodriguez, Xabi Larrea
  • Laguntzailea sorkuntza lanean: Pepa Gil
  • Gorputzaren eta keinuen gramatika: Gotzon Mujika
  • Jantziak: Areli Egia
  • Musika: Pablo Fdez Arrieta
  • Argien diseinua: John Luhman
  • Argi eta soinu teknikaria: Rodrigo Lacasa
  • Eszenografia: Javier Larreina
  • Espazio eszenikoaren diseinua: Javier Larreina, Xabi Larrea
  • Marrazkia: Shakti Olaizola
  • Bideoa: Kerman Goikuria
  • Diseinu grafikoa eta webgunea: La Kolmena
  • Jarraipena proiektuan zehar: Artaide Elkartea. Coral Graciani
  • Generoa: Zirkua, magia, antzerkia
  • Publikoa: publiko guztientzat. 7 urtetik aurrera
  • Hizkuntza: testurik gabea
  • Iraupena: 50 minutu