Almazenean

ficha-img
Gezala Auditorium
Ekitaldi hori iraungi egin da

Erretreta hartzeko dagoen arduraduna eta haren lekuan sartuko den langilea, ezinbestean, bost egunez elkarrekin egongo dira lantokian, itxuraz deus gertatzen ez den almazen huts batean.

Erlojuaren tik-tak okerra, bi ezezagunen arteko isilune deserosoa, esperoan egotearen amorrazioa, bi pertsonaien arteko gatazka eta gezur handi baten zama.

Baldintza horien guztien baitan, bi langileen arteko harremana estutzen joango da, eta komunean daukaten zera horrek lotuko ditu betirako: galtzaileen kontzientzia.

David Desola idazle kataluniarrak atondu duen komedia zorrotz eta garratz honek lan munduan pairatzen den esplotazioaz eta kapitalismoaz hausnarketa egiten du. Antzerki lan honek Hermanos Machado Saria jaso zuen.

Fitxa artistikoa

  • Egilea: DAVID DESOLA
  • Zuzendaria: BEGOÑA BILBAO LEJARZEGI
  • Itzulpena: MARTIN AGIRRE
  • Aktoreak: IKER GALARTZA, ZUHAITZ GURRUTXAGA
  • Eszenografia: ASIER SANCHO SENOSIAIN
  • Eszenografia egilea: ESCÉNICA INTEGRAL
  • Jantzien diseinua: JOKIN AYERREGARAY
  • Argiztapena: JULEN ZABALLA
  • Argazkiak: DAVID VICENTE
  • Kartela: DAVID SUEIRO
  • Ekoizpen exekutiboa: XABIER AGIRRE
  • Ekoizpen arduraduna: MARTIN AGIRRE
  • Ekoizpena: TXALO PRODUKZIOAK
  • Iraupena: 75 minutu