KALTE KOLEKTIBOA sei gaztek osatzen dugun antzerki konpainia da: Omar Somai Lasa, Gaizka Sarasua Sorondo, Iholdi Beristain Martínez, Ander Lacalle Pérez, Eider Villalba Arrieta eta Oihan Carramiñana Zaldua.
TAE-n (Donostiako Arte Eszenikoen Tailerra) ezagutu genuen elkar, ondorioz gure sorkuntza dinamikak jolasean datza batez ere.
Taldearen kontzeptuari eta horizontaltasunari garrantzia eman nahi diogu. Egiten dugun heinean sortzen dugu, eta elkarrekin zuzentzen gara. Guretzat, antzerkia adierazpen-jolas bat da, iruditzen zaigulako abiadura frenetiko eta produktiboko bizitza honetan, jolasteko denbora bilatzea eta, horrela, sentitzea iraultzailea dela. Eta batez ere, dibertigarria!
2023an taldea eta gure lehenengo antzezlana sortu genuen, “Fikziohesioa”. Honek, Bilboko Pabellon 6-eko Antzerki Arineko Lehiaketaren 10.edizioko Antzezpen Onenaren Saria jaso zuen.
Sinopsia: Talde batean kohesioa lortzea batzuetan ez da erraza izaten, baina beharrezkoa da. Ideiarik gabeko sei aktore hauei egur xafla batek kohesiorako bidea irekiko die. Egur puska horri esker, triziklo eta aizkora batekin aurkituko dira, saskibaloi partida itzela jokatuko dute eta mikrofono pare batekin casting batean parte hartzeko aukera izango dute. Horrez gain, eraztun boteretsu baten menpe egongo dira eta hori desiratzen duen begi zahar handi batengandik ihes egin beharko dute. Xafla honek duen magia eta fikzio hauei esker, lortuko al du talde honek kohesioa?
Kalte Kolektiboaren emanaldi hau Katapulta Tour Gipuzkoa 2024 programaren eskutik dator.