Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi

ficha-img
Gezala Auditorium
Ekitaldi hori iraungi egin da

Emakume 1, emakume 2, emakume 3, kanpai hotsekin batera, puntual elkartzen dira merienda mahai baten inguruan. Tisana, pasta, azukre eta pastelitoz betetzen dituzte gorputzak, beraien egunerokotasunaz hitz egiten duten bitartean.

Ba ote dakite beraien bizitza beste norbaitek kontatua izan dela? Zein begiradatik izan dira sortuak emakume hauek? Nork idatzi du tinta lodiz historia? Historia kontatu diguten bezalakoa da?

Nork mugitzen ditu emakume hauen kortseen hariak?

  • Zuzendariak: Erika Olaizola, Iraia Elias, Amancay Gaztañaga
  • Zuzendaritzan bidelagun: Espe Lopez
  • Aktoreak: Iraia Elias, Amancay Gaztañaga, Erika Olaizola
  • Testua: Amancay Gaztañaga, Erika Olaizola, Iraia Elias
  • Testuaren orrazketa: Miren Amuriza
  • Kanpo begirada: Miren Gaztañaga
  • Jantziak: Barbara Rasso
  • Zuzeneko musika: Amancay Gaztañaga
  • "Izaki berria" kanta: Odei Barroso
  • Irudigintza: Kulturaz Kooperatiba
  • Kartela: Idoia Beratarbide
  • Argiztapenaren diseinua: Miriam Ubanet, Ana Da Graça
  • Teknika: Uhina
  • Konpainiak: Kamikaz Kolektiboa, Ttak Teatroa
  • Ekoizpena: Kulturaz Kooperatiba
  • Banaketa: Goizane Barroso
  • Iraupena: 70 minutu