Olvido Flores

ficha-img
Gezala Auditorium
2025/01/26

1936ko uztailaren 18an, gerra zibilari bide eman zion Errepublikaren aurkako altxamendu kolpistarekin batera, Lodosara iritsitako Anastasini Zirkuko 50 artistaren taldea desagertu egin zen arrastorik utzi gabe. Diotenez, batzuk fusilatu egin zituzten eta gainerakoak tropak entretenitzera behartu zituzten. Objektuen hizkuntzaren bidez, Olvido Flores narratzaileak edertasun mingots, poesia, zirku eta gerrako istorio bat kontatzen du, oroimenari eta inork lorerik eraman ez zien pertsona ahaztuei omenaldia izan nahi duena.

Fitxa teknikoa

Testuaren egilea: Estefanía de Paz Asín

Musikaren egilea: Gorka Pastor Yerro

Koreografiaren egilea: Estefanía de Paz Asín

Zuzendaritza: Estefanía de Paz Asín

Musika: Grabada

Antzezlea: Estefanía de Paz Asín